Shii Take onddoaren dohainak

Gure kontserba ugarien artean, Shii Take onddoa dugu: Japonian du jatorria perretxiko horrek, eta gure organismorako oso dohain onuragarriak ditu.

Zientziak asko aztertutako jakia da Shii Take perretxikoa, beraz, ondo egiaztatuta daude dituen dohainak.

Shii Take perretxikoaren dohainak

Immunitate-sistema indartzen du: Shii Take perretxikoak birus- eta bakteria-infekzioak arintzen lagun diezaguke; hala nola herpesa, hozturak eta gripeak.

Digestioa egiten laguntzen digu: onddo honek digestioak hobetzeko lagungarriak diren entzima asko dauka, pepsina eta tripsina, esaterako.

Hipertentsioa kontrolatzen du eta kolesterola murriztu: eritadeninak eta Chitin deitzen den zuntz batek odol-presio altuegia zein kolesterola murrizten laguntzen dute.

Zahartzea prebenitzen du: kolesterol-maila kontrolatzeko eta hanturaren eta herdoiltzearen aurka daukan botereari esker, Shii Take onddoa zahartzeari eta zahartzaroari lotutako endekapen-gaixotasunei aurre egiteko aliatu ezin hobea da.

Zer da Umami

Zaporea lau hitz hauetakoren batekin deskribatzen da: gozoa, gazia, mikatza edo garratza. Horixe uste zen 60 hamarraldira arte; orduan, Shii Take onddoari esker, Umami izeneko zapore berria sortu zen. Oso zapore leuna da, zaporearen zentzumena estimulatzen duena.

Shii-Take sukaldean

Ekoloren kontserbako Shii Take perretxikoek zopa eta erregosiei zapore bikaina emateko balio dute. Oso aromatikoa da, eta ezin hobea plater askoren hornigai gisa.
Deskubri ezazu perretxiko hau, eta gozatu bere zaporeaz sukaldean!

Product added to wishlist
Product added to compare.