Oliba-olio birjina estra ekologikoa: artisau erako prozesua

Oliba-olio birjina estra oso antzinatik erabili dugun elikagaia da, eta dieta mediterraneoaren oinarri bihurtu da.

Urre likido horren ezaugarri nagusiak dira bere zapore bikaina eta sukaldean ematen duen aukera zabala. Gainera, osasunerako oso dohain onuragarriak ditu; antioxidatzailea da eta kolesterola murrizten laguntzen du, besteak beste.

Baina osasunerako onura erabatekoa izan dadin, ekologikoa izan behar du. Gure olio guztiak ekologikoak dira, hau da, ingurumena errespetatzen duten eta ingurumena kontserbatzen laguntzen duten nekazaritzako tekniken bitartez eskuratutako barietate anitzeko oliba ekologikoak erabiltzen ditugu. Gainera oliba-olio ekologikoak bere horretan mantentzen ditu bere dohainak, artisau erako prozesuari egiten delako.

Guk Arroniz barietateko olibarekin lan egiten dugu batez ere; bertako oliba da, Nafarroa erdialdeko eta ia esklusiboki hazten dugu. Oso berezia da olio ekologiko honen ekoizpena, tenperatura baxuan egiten baitugu, 22ºC inguruan; horri esker, olioa oso kalitate onekoa da.

Olioa artisau erara egiteko prozesua

Olibak gure instalazioetara iristen direnean, honakoa izaten da prozesua:

Olibak garbitu: olibarekin batera irits daitezkeen hostoak, adarrak eta harriak kentzen dira.

Ehotzea: garbitu ondoren, birrindu egiten da oliba.

Irabiatzea: oliba-pasta 45 bat minutuz irabiatzen da tenperatura baxuan, 22ºC inguruan.

Lehen fasea edo Decanter: irabiatze-prozesuaren ondoren, solidoa eta likidoa bereizteko unea da; batetik, oliba-pasta lehorra geratzen da eta, bestetik, olioa eta ura.

Bigarren fasea edo Zentrifugatze Bertikala: hauxe da fase nagusienetako bat, olioa eta ura bereizten baitira, eta gure azken produktua eskuratu: oliba-olio birjina estra ekologikoa.

Biltegiratzea eta dekantazio naturala: altzairu herdoilgaitzezko edukiontzietan egiten da, 18ºC inguruan.

Ontziratzea eta saltzea: olioa dekantatzeko eta garbitzeko beharrezko denbora igaro (bi hilabete, gutxi gorabehera) eta olioak gordinean izan ditzakeen ezpurutasun eta ur hondarrak kentzeko purgatu ondoren, produktua prest dago dagoeneko banatzeko.

Ekolo-Arroniz olioa

Arroniz olibekin egindako olio ekologiko honek fruta zapore ertaina dauka, barazki freskoen ñabardurekin, oso orijinala, mikatz eta mintasun puntu batekin, oso atsegina zaporeari dagokionez. Oliba-olio birjina estra oso esklusiboa da, nortasun handikoa eta ezin hobea gordinean entsaladak, barazkiak eta arrainak ontzeko.

Product added to wishlist
Product added to compare.