Arabisagar-zukuaren ontasunak

Arabisagarrari edo pomeloari buruz gauza onak bakarrik esan ditzakegu; horregatik daramagu hilabeteak ontasun horiek guztiak batuko dituen produktu berri bat zuri eskaintzeko lanean. Laster egongo da dendetan gure arabisagar-zuku berria!

Ur-portzentaje handieneko zitrikoetako bat da arabisagarra – % 90 inguru–, horregatik da arazgarria. Familia bereko beste fruta batzuek baino kaloria gutxiago dauka – hala nola laranjak, mandarinak edo limoiak baino –, eta ezaugarri diuretikoak ditu; horri guztiari esker, arabisagarra oso gomendagarria da pisua kontrolatzeko dietetan, likidoak kanporatzen laguntzen baitu.

Bere gaitasun arazgarria da, hain zuzen ere, horren onuragarri egiten duena; horregatik, arabisagar-zukua egokia da hezueria edo gota eta hipertentsio arterial kasuetan, eta likido-erretentzioarekin lotutako beste gaixotasun batzuetarako.

Baina zitrikoa izanik, bere osagai nabarmenena C bitamina da, gure organismoari erradikal askeak desegiten laguntzen dion antioxidatzaile indartsua. Era horretan, C bitaminak indartu egiten gaitu, eta erresistentzia handiagoa izango dugu infekzioen aurrean eta gure immunitate-sistema indartuko digu.

Nutrizionistek gomendatzen dute egunero 60 gramo C bitamina kontsumitzea; kopuru hori lortuko dugu, esaterako, bi arabisagarren zukuarekin. Ekoloren 750 ml-ko arabisagar-zuku botila bakoitzeko hiru bat kilo arabisagar erabiltzen dugu; beraz, pentsa ezazu nola asetzen den gomendatutako kontsumoa.

Gure digestio-aparaturako eta gibelerako aliatu ona ere bada arabisagarra, bilisa ekoizten laguntzen baitu. Potasioa eta azido folikoa dira arabisagarraren beste osagai azpimarragarri batzuk.Lehendabizikoak bihotz-maiztasuna eta arteria-presioa kontrolatzen laguntzen du; bigarrenak globulu gorriak eta zuriak ekoizten eta antigorputzak sortzen laguntzen du.

Arrazoi gehiago behar al duzu gure arabisagar-zuku berria dastatzeko? Osasungarria arabisagarrekin egindakoa delako, % 100 naturala Ekolo delako.

Product added to wishlist
Product added to compare.