Mingrana zukuaren dohainak

Frutu zuku naturalak oso osasungarriak dira, gure organismoak behar dituen bitramina ugari izaten baitute. Baina mingrana gainerako fruten artean gailentzen den horietako bat da; hain zuzen ere, azterketa askok frogatzen dute gaitz asko tratatzen lagun dezakeela mingrana modu moderatu baina etengabean kontsumitzeak.

Bere dohainik ezagunenetako bat osasun kardiobaskularrarekin lotuta dago, LDL kolesterol txarra murrizten laguntzen baitu. Antioxidatzaile eta polifenol asko dauka, eta horixe da zuzenean lotzen duena bihotza babesteko dohainekin.

Azido zitrikoa da mingranaren beste osagai nabarmen bat; horri esker, ahalmen desinfektatzailea dauka, gernua alkalinizatzeko gai dena. Horregatik, gernubideen gaitzetarako egokia da, baita azido urikoa eta bere gatzak kentzen laguntzeko ere.

Beste azterketa batzuek nabarmentzen dute polifenol, tanino eta antozianina asko duenez, zeregin garrantzitsua betetzen duela zelula kantzinogenoen garapenaren prebentzioan. Halaber, mingranaren taninoek urdail- eta heste-mukosaren hanturarengan eragiten dutela, eta haizeak kentzen laguntzen dutela; horrela, mingrana zukua aliatu ezin hobea da digestio txarrak izaten dituzten pertsonentzako.

Ez dezagun ahaztu, gainera, balio kaloriko txikia duela, eta organismoa garbitzen laguntzen duten dohain libragarri eta diuretikoak; hori dela eta, fruta ezin hobea da pisua galdu nahi duten pertsonentzako.

Eta azala gazte mantendu eta zimurrak saihestu nahi badituzu, mingrana da zure fruta. Antioxidatzaile-maila handia duenez, erradikal askeak neutralizatzeko egokia da; horrela, azala zahartzaroaren eraginetatik babesten lagunduko dizu.

Fruta osoa da, onura asko ekar dakigukeena, zalantzarik gabe.

Product added to wishlist
Product added to compare.