- Ékolo
- Kontserbak
- 669 views

Era askotakoak eta kolore guztietakoak daude:gorriak, berdeak, horiak… baina denak dira zaporetsuak eta osasungarriak. Piperrak jatea gozamena da eta, gainera, nutrizio-dohain ugari dute, oso onuragarriak gure osasunerako.
Hasteko eta behin, bitamina dosi ederra eskaintzen digute piperrek. Nabarmentzekoak dira A, C eta E bitaminak, baina baita B taldeko batzuk ere, zelulen garapen egokia lortzeko oso garrantzitsuak direnak. Horietako batzuk dira B6, B3, B2, B1 eta B9, azken hori azido foliko izenaz ezagunagoa.
Barazki horren beste ezaugarri azpimarragarri bat da ur portzentaje handia duela; horrela, bada, kaloria gutxiko elikagaia da. Halaber, zuntz asko izanik, asetasun sentsazioa ematen digu, eta heste-igarotzea erregulatzen laguntzen digu.
Eta denok dakigu piperrak minak izan daitezkeela. Barietate batzuk beste batzuk baino gehiago. Kapsaizina izeneko osagai batek ematen dio mintasun hori; dirudienez, efektu analgesikoa dauka eta, horregatik, zenbait gaitz dituzten pertsonei piper minak jatea gomendatzen zaie. Hala nola, artritisa dutenei.
Goazen piperrak prestatzera!
Orain badakigu piperrak gure dietan sartzea onuragarria izango dela gure organismorako, beraz, nola prestatu pentsatu behar dugu, eta askotariko aukerak daude. Labean edo erregailu batean erretzen baditugu, piperrek beren dohain guztiak gordeko dituzte. Horixe da piperrak jateko modurik osasungarrienetako bat. Gatz pixka batekin, eta oliba-olio birjina estra zurrusta batekin. Goxo-goxoak eta kaloria gutxirekin!
Frijituta ere presta ditzakegu, baina era horretan kaloria gehiago izango dute.Eta zer deritzozue salteatuta jartzeari? Zatitu itzazu, eta jarri zartaginean, olioaz. Edozein plater osatzeko aukera ezin hobea:arrozak, pastak, haragiak eta arrainak.
Baina bakarrik edo hornigai gisa jateaz gain, beste plater askoren osagai nagusia ere badira; hala nola pistoa, gazpatxoa eta eskalibada.
Horra hor beste gomendio bat: presta itzazu piper beteak! Haragi birrinduz, bakailaoz, perretxiko eta ganbaz… edozein betegarrirekin. Aukera bat eta egin proba!
Pikillo-piperrak
Gure Ekolopikillo-piperrak Nafarroakoak dira. Piper horien ezaugarririk bereizgarriena da oso mamitsuak eta zapore handikoak izatea baina, aldi berean, finak, tamaina ertainekoak eta zapore bikainekoak… Paregabeak dira!
Gainera, artisau eran prestatzen ditugunez, beren dohain guztiak gordetzea lortzen dugu. Erre ondoren, banan-banan zuritzen dira piperrak uretan edo soluzio kimikotan sartu gabe; era horretan, berezko ezaugarri natural guztiak kontserbatzen dituzte.
Ekolo pikillo-piperrak lantegira iristen direnean, urez betetako kalapatxa batean sartzen dira lurreko zikinkeriak kentzeko. Behin garbitu ondoren, garraiagailu batetik igotzen dira sugar zuzenean erretzeko. Prozesuarekin jarraitzeko, zorroztasunez kentzen zaie bihotza, zuritu egiten dira eta haziak kendu. Era honetako pikillo-piperrak dira urik ukitu gabe zuritzen diren bakarrak. Azkenik, potetan sartzen dira, eta prest daude jateko.
Lehengai bikaina, urte luzeko esperientzia, prestatzeko era tradizionala eta maitasuna dira aho-gozotasunerako eta gure osasunerako horren ona den produktua lortzeko sekretua. On egin!