- Ékolo
- Kontserbak
- 1387 views
Udaberriarekin batera iristen dira orburuak, nahiz eta ékolo kontserbei esker urte osoan jan ditzakezun.
Barazki hau erabat onuragarria da gure organismoarentzat, merkatuko produkturik osasungarrienetako bat dela esan daiteke. Eta orburuarekin, gainera, sukaldeko erregina izanik, errezeta osasuntsu eta gozo ugari prestatu ahal izango dituzu!
Orburuaren dohain guztien artean hiru ezaugarri nabarmentzen dira:
– Arazgarria da: orburuek digestio-aparatua eta gibela garbitzen dituzte zinarina izeneko osagai aktiboari esker. Eragin arazgarri eta garbigarri horren ondorioz, beraz, orburua ezin hobea da gibeleko gaitzei, hala nola, hepatitisari, ikteriziari edo gutxiegitasunari, aurre egiteko. Detox barazki aparta da organismoa garbitzeko.
– Ona da pisua galtzeko: orburua oso ona da pisua galdu eta gantzak erretzeko. Kaloria gutxikoa da, eta ur asko duenez bere eragin diuretikoak gantzak eta likidoak kanporatzen laguntzen du. Zuntz ugari duen barazkia da, eta lagungarria da, beraz, digestioa egiteko eta dieta orekatuetan pisua galtzeko.
– Burdin iturria: burdina ezinbestekoa da gizakiaren garapen fisiko eta mentalerako, eta orburua oso aberatsa da mineral horretan. Gainera, defentsak indartzen ditu eta oxigenoa ehunetara iristen laguntzen du.
Orburuekin egindako errezetak
Orburuak era askotara presta daitezke. Gordinik jan ditzakezu txikiak eta freskoak badira, edota gure olio ekologikoaren zurrusta batekin salteatu ditzakezu, ondoren gatz pittin bat botata.
Pastari, pizzari eta arrozari ere gehitu diezazkiekezu. Orburuak arrautza-irinetan ere pasa daitezke, ukitu kurruskaria emanez.
Baina, beharbada, irakindako orburuekin prestatzen ditugunak dira errezeta tradizionalenak. Urdaiazpikoarekin prestatutako orburuak etxe askotako plater izarra dira, eta olio erre pixka bat botata arrakasta ziurtatuta duzu. Entsaladan, oilaskoarekin edo edozein haragirekin batera…, orburua sukaldeko era guztietako plateretara moldatzen den jakia da.
A, bai! Eta ez ahaztu bere zukua edatea, elixir arazgarria da!