Artisau erako marmeladen onurak

Gure ustez ere gozamena da gosaltzea, eta artisau erako marmeladarekin, gozamen askoz handiagoa. Produktu hori, gainera, askok uste duena baino osasungarriagoa da. Ez dezagun ahaztu fruta dela marmeladaren oinarria, eta frutak gure organismorako mantenugai asko dauka, zuntzaz gain. Egia da fruta eraldatzen dugunean, bitamina asko galtzen dela, baina beste asko mantentzen dira, mineralak batez ere.

Marmelada horren osasungarri egiten ez duena gehiegizko azukre erantsiak eta kontserbagarriak dira, eta hori gertatzen da marmelada industrial askorekin. Baina marmelada bat artisau eran egindakoa bada, azukrea da izaten duen kontserbagarri bakarra. Ekolon, gainera, nekazaritza ekologikoko kanabera-azukrea bakarrik erabiltzen dugu; horrela, produktua osasungarriagoa izateaz gain, gozoagoa ere bada.

Gainera,  marmelada fruta bere sasoitik kanpo kontserbatzeko eta dastatzeko aukera ona da. Eta ez gosaltzeko bakarrik, errezeta asko egin dezakegu marmeladarekin, gozoak zein gaziak. Plater horiek osasungarriagoak izango dira artisau erako marmeladarekin prestatzen baditugu.

Marmeladaren beste onura bat da fruta osorik erabiltzen dela, mamia zein azala. Horrela, pote berean frutaren dohain guztiak bilduko ditugu, azalean baitago zuntz gehiena, eta zuntzak gure heste-igarotzea erregulatzen eta organismotik toxinak kanporatzen laguntzen digu.

Eta oso energetikoa da!Marmeladak glukosa dauka, goizean goizetik gorputzari energia emateko. Horregatik da horren bikaina gosaltzeko.

Ekolon premisa hori dugu eta gure marmeladak erabat naturalak dira, zaporeari eragin diezaieketen kontserbagarririkgabeak. Arbeletxekozkoak, aranezkoak, mugurdizkoak, marrubizkoak, sagarrezkoak, etab. Denek dute testura egokia ogi xigortuaren gainean igurtzita jateko. Artisau eran egindako marmelada gosaltzea uko egin behar ez diogun bizitzako gozamen txiki horietako bat baita.

Product added to wishlist
Product added to compare.