Limonada, freskagarri osasungarria

Limonada | Zenbat aldiz entzun ote dugu zeinen onuragarria den goizetan ur epela limoiarekin edatea! Eta halaxe da, zitrikoek – limoiak, pomeloak eta laranjak, esaterako – gure organismorako dohain asko dituzte, arazgarriak dira, kolesterol-maila eta azido urikoarena kontrolatzen dute, eta onuragarriak dira digestio-aparaturako, besteak beste.

Horregatik, limonada da dauden edari freskagarri osasungarrieneko bat. Ura eta limoia dira limonadaren osagai bakarrak; nahasketa horri azukrea gehitu ohi zaio, garraztasuna kentzeko. Gure kasuan, Ekolo limonada egiteko azukre beltza edo agabe ziropea erabiltzen ditugu, osasungarriagoak dira eta.

Urte osoan har dezakegu limonada, baina bereziki udaberriko eta udako hilabeteetan hartzea gomendatzen dizuegu, gure gorputzak likido gehiago eskatzen digun garaian. Beste edari ez hain osasungarrien ordezko ezin hobea izan daiteke; hala nola gasdun freskagarriena (eta azukre asko dutenak) edo alkoholdun edariena – garagardoa edo sangria kasu -, horiek ere gustura hartu ohi dira-eta bero egiten duenean.

Aukera hau hartzen badugu, gure gorputzari C bitamina dosi on bat emateaz gain – C bitamina beharrezkoa da gure gorputzak mantenugaiak hobeto xurga ditzan -, gure organismoa garbituko dugu. Limoia, beste zitriko batzuk bezala – arabisagarra, esaterako -, desintoxikatzaile indartsua da: gorputzean metatutako toxinak kentzen eta gure gibela eta giltzurrunak garbitzen lagunduko digu.

Eta bere gaitasun arazgarriarekin jarraituz, odola garbitzeko oso ona ere bada limonada. Antioxidatzaile asko ditu, eta horrek gure zelulak adinarekin lotutako gaixotasun batzuetatik babesten laguntzen du.

Eta zer esanik ez, oso lagungarri izango zaigu udaberrian denok egiten dugun “bikini operazioan“. Gogora dezagun ez dela dieta miragarririk existitzen; dieta bariatu eta orekatu batekin eta ariketa fisikoaren laguntzaz bakarrik lortuko dugu pisua jaistea. Hori guztia egiten badugu, edari arazgarriek – limonada, kasu – gure helburuak modu osasungarrian eta gure gorputzari kalterik eragin gabe lortzen lagunduko digute.

Badakizu, freskatu zaitez zure burua zainduz!

Product added to wishlist
Product added to compare.