Azukre naturalak eta artifizialak

Elikagai guztiak ezagutu | Behin eta berriz esango dugu gure zukuak % 100 naturalak direla, eta ez dutela azukre erantsirik, Ekolo etxeko beste produktu askok ez daukan bezala. Behin eta berriz diogu azukre mota horiek ez direlako preseski onak gure organismorako; izan ere, gehiegi kontsumituz gero, gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea eta aurrerago xehatuko ditugun beste osasun-arazo batzuk sor ditzakete.

Ikus dezagun lehendabizi zein den azukre erantsien eta naturalen arteko aldea.

Azukre naturalak

Azukre naturalak dira, izenak berak dioen bezala, prozesatu gabeko elikagaietan modu naturalean daudenak. Horrela, bada, azukre naturalak dira fruktosa (frutaren azukreak) eta laktosa (esnekien azukreak), baina barazkiek eta zereal-aleek ere badituzte azukreak. Azukre mota horiek dira gure gorputzerako energia-iturri nagusia; beraz, beharrezkoak dira gure egunerokotasunean.

 

Azukre erantsiak

Azukre erantsiak dira prozesatutako elikagai eta edari batzuei eransten edo gehitzen zaizkienak fabrikatzerako unean. Kasu batzuetan, gehitzen diren azukre horiek naturalak izaten dira, fruktosa kasu, baina gehitzen dira beste gozogarri batzuk ere, hala nola azukre zuria edo beltza, melaza, eztia, arto-jarabea, etab.

Eta ez dezagun pentsa azukre horiek gozokietan, freskagarrietan, zukuetan, almibarretan dauden frutetan eta beste elikagai gozo batzuetan bakarrik daudenik. Produktu gazi askok ere badituzte azukre erantsiak; esaterako, Keptchupak, moldeko ogiak eta, oro har, prestatutako jakiek eta saltsek.

Zergatik ez da komeni azukre gehiegi hartzea?

Gure dietan azukre gehiegi hartzeak elikadura-eskasia, gehiegizko pisua, diabetesa eta obesitatea sor diezaguke. Kontuan izan behar da azukre asko duten era horretako produktuek -freskagarriek, esaterako- nutrizio-baliorik gabeko kaloria asko dutela. Hala ere, sagar bat, madari bat edo azukre naturala duen beste edozein fruta jaten badugu, gure organismorako beharrezkoak diren beste mantenugai batzuk ere hartuko ditugu.

Aparatu digestiboa ere kaltetzen da azukre asko hartuta (bihotzerrea, indigestio…), eta gure hortzek ere sufritzen dute. Hondatu egin daitezke, eta kariesak edo gingibitisa sor daiteke.

Antsietatea, kontzentratzeko zailtasuna edo sukortasuna dira azukre asko kontsumitzeak ekar dezakeen beste sintometako bat, adrenalina-maila igotzea eragiten du.

Horregatik, hasieran esan dizuegun bezala, beti azukre erantsirik gabeko produktuak aukeratzea gomendatzen dizuegu. Ondo irakurri behar dira etiketak, gozoak, luzera, ez gaitzan mikaztu.

Product added to wishlist
Product added to compare.