- Ékolo
- Zukuak
- 653 views

Zuku ekologikoak, Gabonetan zure organismoa garbitzeko | Hurbil dira Gabonak eta, horrekin batera, familiekiko konpromisoak eta lagunekin irteerak. Gehiegikeria asko egin ohi dugu janariarekin eta edariarekin, eta horrek bere eragina dauka gure organismoan.
Ekolok lagundu egin nahi dizu, eta zuku ekologikoak proposatzen dizkizugu, zure organismoa garbitzeko eta hantura eta betekada sentsazioa murrizteko; gainera, askoz hobeto sentiaraziko zaituzte.
Zuku ekologikoek garbitu egiten zaituzte barrutik, eta aldarte on eta ongizate sentsazioa hobetzen laguntzen dizute, egun horietan gorabeherak izan baititzakezu zure jateko ohituretatik aldendu zaitzaketen horrenbeste bazkari eta afarirekin.
Ahabi zukua
Ahabiak urdaila babesten du digestio zailetan, eta egun hauetan horren ohikoa den bihotzerrea murrizten du. Egokia da urdail-hesteetako arazoei aurre egiteko, eta onuragarria beherakoaren ondoriozko ondoezak arintzeko.
Mahats zukua
Mahatsakur kopuru handia dauka, % 80 ingurukoa; beraz, ezin hobea da gure organismoa garbitzeko. Gibela eta hesteak garbitzen laguntzen du, eta egunotan horren ohikoa den bihotzerrea prebenitzen laguntzen du. Likidoak kanporatzen laguntzen duenez, hantura sentsazioa murrizten eta sabeleko astuntasuna murrizten ere lagunduko dizu.
Laranja zukua
Sagar zukua eta Sagar eta Kiwi zukua
Sagarra onuragarria da bihotzerako eta immunitate-sistemarako. Diuretikoa eta garbigarria da, eta fosforoa eta potasioa dituenez, suspergarria da nerbio-sistemarako eta giharretarako.
Kiwiak C bitamina, zuntz eta potasio asko dauka, eta ezin hobea da Gabon hauetan izan ditzakezun digestio arazoei aurre egiteko.
Madari zukua eta Madari eta Limoi zukua
Madariak sagarraren oso antzerako dohainak ditu. Zuntz disolbagarria dauka, eta horrek hesteen funtzioa erregulatzen laguntzen du, baita organismoko gehiegizko kolesterol txarra kentzen ere. Diuretikoa eta garbigarria ere bada; hori oso garrantzitsua da Gabonetako egun hauetan.
Limoiak, gainera, C bitamina gehitzen dio, immunitate-sistema indartzeko.
Zuku ekologiko horiez gain, garrantzitsua da elikadura-plan egoki bat izatea eta ariketa fisikoa egitea, horrek askoz hobeto sentiaraziko baitzaitu.
Eguberrion!