Mandarina: udazkeneko fruta

Mandarina da, zalantzarik gabe, udazkeneko frutetako bat. Gainera, urte-sasoi horretarako ezin hobeak diren dohainak eta onurak ditu.

Mandarinaren dohainak eta onurak

C bitamina eta antioxidatzaile asko: udazkeneko hilabeteetan horren ohikoak diren gripeak eta katarroak prebenitzen eta hobetzen laguntzen du.

Ezin hobea, kirola egin ondorenerako: azukre gutxi eta ur asko du; oso fruta egokia da ariketa fisikoa egin ondoren jateko, likidoak berrezartzeko balio baitu, eta gorputzari bere onera etortzen laguntzen baitio, bitamina C eta potasio asko duelako.

– Zuntz-iturria: argaltzeko dieta guztietan sartzen da, asebetetzeko efektua daukalako; idorreriaren aurka egiteko ere egokia da.

Gure mandarina zukua: 100 % Ekologikoki Hazitako Fruta.

3 kg mandarina baino gehiago zuku bakoitzerako

Ekolo mandarina zukuak ez dauka batere gehigarririk, eta ez zaio azukrerik eta urik gehitzen.

Artisau eran prestatzen da; fruta iristen denean, garbitu eta hautatu egiten dugu. Kaltetutako aleak eta tamaina oso txikikoak baztertu egiten ditugu. Fruta zukutu egiten da, ez da prentsatzen, azala birrintzea eta era horretan zukuari zapore txarrik ematea saihesteko.

Ondoren, pasteurizatu eta berehala botilaratzen da, zukua hondatzea saihesteko eta, horrela, goi-mailako kalitatea mantentzeko.

Beirazko ontzia: bi formatutan banatzen da Ekolo zukua: 750 ml.-koa eta 200 ml.-koa.

Nahi al duzu bat?

Product added to wishlist
Product added to compare.