- Ékolo
- Zukuak
- 861 views

Munduan gehien kontsumitzen diren frutetako bat da sagarra, oso onuragarria baita. Gure immunologia-sistema indartzen du eta, era horretan, gehitu egiten du gure gorputzeko defentsa kopurua. Gainera, oso onuragarria da bihotzerako, eta dohain diuretikoak eta arazgarriak ditu. Zuntzak ere baditu, eta horrek kolesterola murrizten eta digestioak hobetzen laguntzen du.
Sagar mota asko dago, kolore, ehundura eta zapore ezberdinekoak. Batzuk gozoak dira, beste batzuk garratzak, mami urintsu edo lehorrekoak, eta amaigabea da sagarren kolore aukera. 20.000 sagar-barietate baino gehiago dago munduan, beraz, pentsa!
Honako hauek dira Ekolon gehien erabiltzen ditugun sagar-barietateak:
– Royal Gala: Fruta oso aromatikoa, gorri eta laranja tonuak dituena. Bere ezaugarri nagusiak dira gozotasuna eta azal leunekoa dela.
– Fuji: Hori-gorrixka kolorekoa, oso kurruskaria eta zapore askokoa.
– Golden: Horixe da munduko barietaterik ezagunenetakoa eta kontsumituenetakoa. Zapore gozoa ematen die gure produktuei. Azalaren zahartzea prebenitzen duten bitamina asko dauzka.
– Granny Smith: Sagar berdea, oso distiratsua, ehundura kurruskaria eta zapore garratzekoa. Magnesio asko dauka, eta energia handia ematen du, beraz, oso egokia da kirolarientzat. Gainera, oso ona da memoriarako.
– Ariane: Hiru sagar mota gurutzatuta eskuratzen da frantses jatorriko Ariane sagarra: Golden, Florina eta Prima sagarrak gurutzatuta, hain zuzen ere. Oso deigarria da bere kolore gorri distiratsua, eta gozotasun handia eta azidotasun moderatua dauka. Oso barietate gogorra da sagarren ohiko gaixotasunen aurrean; horregatik, munduko sagarrik jasangarrienetakotzat jotzen da, ez baitu behar izaten berariazko tratamendurik.
Zukuak, marmeladak eta konpotak EKOLOn
Sagarra Ekolon oso presente dagoen fruta da; aipatzekoak dira gure zukuak: sagar zukua, eta sagar eta kiwi zukua, baina baita sagar marmelada eta konpota ere. Artisau erara eta modu ekologikoan ekoizten ditugu, beti bezala, produktu horiek. 100 % naturalak dira, eta ez daukate kontserbatzailerik eta koloratzailerik, ezta glutenik ere.
Zukuak, konpota zein marmelada egiteko sagarrak aukeratzeko, kontuan izaten dugu udazkenean zeharreko bilketa-sasoia; gainera, zaporeen oreka bilatzen dugu. Nola lortzen dugu zapore horren berezia? Sagar mota ezberdinak nahastuta; horrela, produktu bereizia lortzen dugu, Ekolo marka berezi eta naturala bilakatzen duena. Zeren zain zaude gure produktuak dastatzeko?