Lekaleak prestatzea udan

Udako Janariak: Litekeena da, beroa etortzearekin ez izatea gogorik txitxirioak espinakekin, dilistak arrozarekin edo babarrunak barazkiekin jateko. Baina ez da osagai nagusiagatik izaten, ez da lekaleengatik izaten, koilaraz jateko plater beroak izaten baitirelako baizik, eta udan ez dira horren erakargarriak izaten plater horiek.

Hala ere, ez da komeni udako hilabeteotan lekaleak baztertzerik, nutrizio-balio handiko elikagai-taldea baita, karbohidrato, proteina, zuntz, burdin eta B taldeko bitamina asko duena. Zer esanik ez duen koipe-eduki txikia, lekaleek gizendu egiten duten uste okerraren aurka.

Horregatik guztiagatik, bero handia egiten duenean, lekaleak prestatzeko beste modu batzuk bilatu behar ditugu, eta badaude batzuk.

Entsaladak

Hauxe da modurik erabiliena. Entsalada da udako plater izarra, jaki freskagarria, urte-sasoi honetan oso erakargarria eta, ia edozein osagai baldin badator ondo entsalada batean, zergatik ez lekaleak? Dilista-entsalada artoarekin, txitxirio-entsalada edo babarrun-entsalada epela bakailaoarekin. Ezin konta ahalakoak dira aukera, beraz, egin ezazu gustukoen dituzun konbinazioak.

Gazpatxoak

Gazpatxoaren errezeta tradizionalaren osagaiak dira oliba-olioa eta barazki gordinak, oro har, tomatea, luzokerra, piperra, tipula eta baratxuria. Baina, egiatan, beste osagai batzuekin ere presta dezakegu zopa hotz hori, lekaleekin esaterako. Errezeta klasikoari eutsi eta zure gazpatxoari babarrun edo dilista batzuk gehi diezaiokezu; edo, nahiago baduzu, osagaietako baten ordez lekale eskukada bat bota diezaiokezu. Hemen ere, entsaladen kasuan bezala, barruan daramazun chefa atera dezakezu eta sukaldean berritzaile izan.

Pureak eta zopa hotzak

Lekaleak zopak eta pureak prestatzeko erabili ohi dira, neguko platerak prestatzeko, baina plater horiek hotzak ere jan ditzakezu, eta ezin hobeak dira udarako. Dilista-krema hotza urdaiazpikoarekin, edo babarrun-zopa hotza tomateekin. Txitxirioekin hummus bat presta dezakezu, adibidez, arabiar sukaldaritzako txitxirio-krema tipikoa.

Beste plater batzuk

Horren freskagarriak ez diren baina gisatua baino erakargarriagoak diren beste plater batzuk prestatzeko ere erabil ditzakegu lekaleak. Dilistak eta txitxirioak asko erabiltzen dira hanburgesa begetarianoak prestatzeko, edo tortilla bat prestatzeko ere erabil ditzakegu lekaleak. Eta dastatu al duzu faladela? Txitxirio-pasta batekin prestatutako bola edo kroketa antzekoa. Hamaika aukera dago. Erabaki al duzu nola prestatuko dituzun gaur lekaleak?

Product added to wishlist
Product added to compare.