- Ékolo
- Zukuak
- 755 views

Mota ugari direla eta, ia ezinekoa da zitrikoak gustuko ez ditugula esatea: laranjak, limoiak, limak, arabisagarrak, mandarinak eta baita granadak ere, azido zitriko eduki altuko fruta delako. Jarraian, ikusiko dugun moduan, zitriko mota guztiak erabili ditzazkegu sukaldatzerako orduan.
Zitrikoak, A, B1, B2 eta C bitaminetan aberatsak dira. Hauen kontsumoa, sistema immunologiakoa sendotzen du, eta burdinaren xurgapenarentzat mesedegarri izaten baita. Gainera, gure sistema digestioa babesteaz gain, kolesterol eta azido uriko mailak kontrolatzen laguntzen digu. Onura asko dira zitrikoek eguneroko kontsumoan dituztenak, hori dela eta, gure dietan eransteko ideia pare bat aipatuko ditugu, izan ere, zitrikoei erabilera handiagoa atera ditzakegu sukaldean.
Limoia
Limoia zitriko garratzena da,eta agian, esan daiteke sukaldean gehien erabiltzen dena. Izan ere, zukuetan hartzeaz gain, bere erabilpena sukaldaritzan mugatzen da bereziki. Ea nor den ausart limoia, mandarina edo laranja izango balitz bezala jateko?
Limoia aliatu ezin hobea da olioarekin ordezkatzeko edo eta, gure entsaladetan erabiltzen dugun ozpina ere, baita arrain platerak zaporetsuagoak izan daitezen.
Gainera, limoiak beste elikagai batzuk herdoildu ez daitezen laguntzen baitu, adibidez moztuta dagoen fruta zati bat. Sagar edo ahuakate zati bat utzi ezkero, limoi zirristada bat gehitu ezazu hobeto kontserbatu daitezen.
Laranja eta mandarina
Laranjak eta mandarinak gehien kontsumitzen diren zitrikoak dira. Izan ere, eguna gosari osasuntsu batekin hasteko laranja zukua da gustukoena askorentzat. Hala eta guztiz ere, guk mandarina zukua dastatu dezazuen gomendatzen zaituztegu, oso egokia baita laranja zukua garratza suertatzen zaizuenentzat.
Gosaritik kanpo, gure haragi gisatuei laranja edo mandarina zukua erantsi diezaakegu, kontutan izanda zitrikoak koipea neutralizatzen eta biguntzen laguntzen dutelarik. Modu berean, arrainekin erabili ditzakezu. Froga ezazu izokina “palpillo”- erara laranja zukuarekin, askoz urtsuagoa geldituko zaizu!
Bestetik, limoiak bezala, laranjak eta mandarinak entsaladen gatzozpintzeak prestatzeko erabili ditzakegu, baita atal batzuk ere erantsi daitezke osagai bat gehiago izango balitz bezala. Osterzuri entsalada bat laranja eta fruitu lehorrekin edo ziazerbak mandarina eta mozzarela freskoarekin. Konbinazioak mugagabeak dira!
Eta postrearentzat, zer moduz broxeta batzuk? Bateratu laranja eta mandarina beste fruitu gozoagoekin, hala nola, platanoa, sagarra eta udarearekin, horrela postre zaporetsuagoa eta elikagarriagoa izango duzu, gainera nekez kaloria gabekoa!
Arabisagarra
Arabisagarrak ez dira laranjak eta mandarinak bezain beste kontsumitzen, baina, inongo dudarik gabe gure dietan erantsi beharreko fruta da, izan ere, onura asko eransten dizkigute.
Goiz goizetik arabisagur zuku bat hartu ezkero, gure organismoa garbitzea lagunduko luke, kontutan izanda kaloria gutxien eta diuretiko asko duen fruta dela.
Sukaldeari dagokionez, laranjari, mandarinari eta limoiari eman diogun antzeko erabilera eman diezaiokegu arabisagarrari: gatzozpintzeak prestatzeko, arrainak apailatzeko edo eta, postre batzuk atontzeko ere.
Granada
Hasieran aipatu dugun moduan, granada, fruta zitrikoen multzoan sartu ditzakegu eta gainera, udazkenean eta neguan oso presente izaten ohi dira.
Entsaladarekin oso gozoak daude; baita osterzuri, endibia eta kizkurdun letxugarekin ere. Neguko entsalada gozo bat prestatzerako orduan edozein begetal aukeratu ezkero, granadarekin oso ondo bateratzen dira denak.
Beste aukera bat, zure gozogintza errezetetan eta jogurtetan eranstea edo granada zirope bat prestatzea izango litzateke. Zure platerei ukitze ezberdina emango lioke!
Zitrikoen azalak
Hemen guztiaz baliatu behar gara, zitrikoen azal batzuk adibidez laranjarena edo eta limoiarena, gozogintzan oso erabiliak baitira usaina eta zaporea eransteko.
Azalak edarietan ere erantsi daitezke, eta edari horiek etxean egindakoak badira askoz hobeto. Prestatu ezazu limonada on eta osasuntsu bat ura, azukrea eta limoiarekin; baita, laranja freskagarri bat, laranja zuku eta ur gasdunarekin; edota edozein zuku naturalekin. Azalak bukaerako ukitua eman diezaioke!
Ideia guzti hauekin ez duzu aitzakiarik. Hasi zaitez sukaldean zitrikoak erabiltzen!