Anana-zukua, aproposa organismoa arazteko

Anana-zukua: Ananak propietate asko ditu, fruta tropikal hau ezinbestekoa egiten dutenak gure dietan, baina bereziki nabarmentzen da bere ezaugarri diuretiko eta desintoxikatzaileengatik. Denok ezagutzen dugu ananaren eta bere zukuaren ahalmen arazgarria, horregatik gomendatzen da elikagai hau detox dietetan. Anana-zukuak gure organismoak metatzen dituen toxinak ezabatzen laguntzen digu.

Diuretikoa izateaz gain, anana-zukuak digestioari asko laguntzen diola esan daiteke. Hori bromelinari zor dio; ananan dagoen entzima bat da, proteinen digestioa errazten duena eta oso onuragarria dena indigestio-arazoak eta urdaileko astuntasuna dituzten pertsonentzat. Bromelinak, gainera, gure sistema immunologikoa indartzen du eta antikoagulatzaile indartsu gisa funtzionatzen du.

Komeni da aipatzea anana-zukua oso aberatsa dela C bitaminan. 160 g inguruko anana-xerra batek 75 mg C bitamina ditu, hots, emakume heldu batentzat gomendatutako eguneko dosia. Gizonezkoen kasuan, behar den dosia 90 mg-koa da.

Gure ékolo anana-zukua prestatzeko, 2 kg anana erabiltzen ditugu. Pentsa ezazu zer C bitamina kantitate eramaten duen zure organismoak 750 ml-ko botila batekin!

B taldeko bitaminak ere badaude anana-zukuan; B1, B6 eta B9, ezagunagoa azido foliko izenaz.  Mineralei dagokienez, potasioa, kaltzioa, magnesioa, manganesoa eta burdina nabarmentzen dira.

Eta onura horiek guztiak kaloria oso gutxitan! Anana aberatsa da uretan eta zuntzean eta, zure pisua kontrolatu nahi baduzu, aliatu bikaina izango da.

Noiz kontsumitu anana-zukua

Eguneko edozein une ona da anana-zukua kontsumitzeko, baina baraurik hartzen badugu, haren ezaugarri arazgarriak indartuko ditugu. Gainera, zuku bat aparta da gosari osasungarri bati laguntzeko.

Ordu artean ere har dezakezu, aldi berean hidratatzeko eta asetzeko modu bat. Edalontzi bat anana-zuku goiz erdian edo arratsaldean meriendatzeko ahamen goxoa izango da.

Eta, esan dugun bezala, anana-zukua organismoa arazten laguntzen digun zuku horietako bat da; beraz, izan ezazu kontuan otordu oparo baten ondoren.

Product added to wishlist
Product added to compare.