Zer elikagaik dute glutena?

Glutena: Duela urte batzuk arte  “gluten” eta “zeliakia” terminoak ezezagunak ziren oraindik gure gizartean eta gaixotasun zeliakoa zuenak baino ez zekien horien esanahia. Hala ere, gaur egun zabalduago daude eta ohikoa da erosten ditugun produktuen etiketetan “glutenik gabe” terminoa aurkitzea  Baina ezer baino lehen, argi ditzagun kontzeptuak:

Zer da glutena?

Glutena zereal batzuen zati den proteina bat da, hala nola garia, espelta, garagarra edo zekalearena. Oloak ere badu glutena, barietate batzuek izan ezik, eta tritikaleak, gariaren eta zekalearen arteko hibrido batek.

Zer da gaixotasun zeliakoa (GZ)?

Zeliakoek glutenarekiko jasanezintasun iraunkorra dute. Horregatik, glutena hartzen dutenean, heste-mukosaren lesio bat jasaten dute, elikagaien mantenugaien xurgapena aldatzen duena. Hesteetako gaixotasun kroniko horren sintoma ohikoenak hauek dira: pisua galtzea, apetitua galtzea, nekea, goragalea, gorakoak, beherakoak, muskulu-masa galtzea, hazkundea atzeratzea, izaeraren aldaketak, anemia, etab.

Badirudi nolabaiteko aurrejoera genetikoa dagoela eta, gaixotasuna oro har haurtzaroan diagnostikatzen den arren, helduen artean ere ager daiteke.

Argi dagoena da ez dagoela zeliakia sendatzen duen tratamendu bat, eta tratatzeko modu bakarra glutenik gabeko dieta bat eramatea dela.

Glutenik gabeko dieta

Esan dugun bezala, gero eta produktu gehiago aurkitzen ditugu etiketetan glutenik gabekoak direla bermatzen digutenak, berez izan behar ez duten elikagaietan ere.

Hala ere, garrantzitsua da zehaztea produktu batek glutena duen ala ez; izan ere, elikagai ontziratu asko daude markaren arabera glutena izan dezaketena ala ez, horiek prestatzean erabilitako osagai motagatik.

Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioak (FACEk) argitzen duenez, “zeliakoek ezin dute hartu prestakuntzan lehengai gisa osagai hauetakoren bat duen elikagairik: irinak, almidoiak, fekulak, semolak eta glutena duen zereal horien edozein deribatu, barnean hartuta gehigarriak eta/edo horien eszipienteak (koloragarriak, loditzaileak, aglutinatzaileak…).

Horregatik, FACEk eraginpekoen eta haien senideen esku jartzen du urtero eguneratzen duen gida bat, zeliakoak kontsumitu ditzakeen glutenik gabeko elikadura-produktuen zerrenda zehatz bat jasotzen duena.

éKOLO glutenik gabe

éKOLOn badakigu zer garrantzitsua den zeliakioentzat kontsumitzen dituzten produktuak glutenik gabeak direla bermatzea eta, horregatik, gure etiketetan eta web-orrian zehazten dugu hori. Ez da soilik gure zukuak, marmeladak eta kontserbak prestatzean erabilitako gaiek berez glutenik ez dutela, baizik, gainera, ez dugulako erabiltzen gehigarririk eta kontserbagarririk eta, beraz, zeliakoek ez dute arriskurik izango éKOLO produktuekin glutena kontsumitzeko.

Beren elikadura produktu naturaletan oinarritzea eskatzen zaie zeliakoei, eta ez dago éKOLO produktu bat baino gauza naturalagorik!

Product added to wishlist
Product added to compare.