Produktu ekologikoak kontsumitzearen onurak

Produktu ekologikoetan oinarritutako elikadurak aspaldi utzi zion moda izateari, eta gero eta gehiago zabaltzen ari den bizitzeko era bihurtu da. Produktu ekologikoek organiko, biologiko edo bio izena ere hartzen dute, eta kimikorik gabeko ekoizpen-prozesutik datozen produktu naturalak dira. Erosketa-saskian elikagai ekologikoak sartzen dituenak jada argi dauka, baina oraindik argi ez daukazuenok hemen dituzue produktu ekologikoak kontsumitzeko hainbat arrazoi.

Nekazaritza ekologikotik datozen elikagaiek ez dute toxikorik, produktu horiek ekoizteko ez baita erabiltzen ez pestizidarik, ez ongarri sintetikorik, ez gehigarririk, ez izurriteei aurre egiteko erabili ohi den beste produkturik. Elikadura ekologikoa aukeratzen dugunean, geure burua toxikotasun handi horretatik babesten ari gara, eta, ondorioz, gure sistema immunitarioa hobetzen lagunduko duen elikadura osasungarriagoaren aldeko apustua egiten ari gara.

Zaporetsuagoak direlako eta nutriente gehiago dituztelako

Lehen aipatutako produktu toxiko horietako bakar bat ere ez dutenez, nekazaritza ekologikotik datozen elikagaiak askoz ere zaporetsuagoak dira. Gainera, artisau erara ekoizten diren produktuak dira, eta ez dute elikagaien jatorrizko zaporea aldatzen duten gehigarririk, ez kontserbagarririk izaten.

Eta elikagai horiek zaporetsuagoak izateaz gainera, bitamina eta nutriente gehiago dituzte; eta bitamina eta oinarrizko mineral gehiago dituzte, bai eta antioxidatzaile ugari ere, hain zuzen ere, ongarri naturalekin tratatutako lurrean hazten direlako.

Ona delako planetarentzat

Ekoizpen-prozesu ekologikoek karbono dioxido gutxiago isurtzen dute, aerosolen kutsadura gutxiago eragiten dute eta baliabideak gehiago eta hobeto ustiatzeko aukera ematen dute. Nekazaritza ekologikoak, azken batean, ekosistema hondatzea eragozten du, eta, gainera, lurraren emankortasun naturala eta oreka mantentzen laguntzen du. Bestalde, abeltzaintza ekologikoak abereen bizi-baldintzak hobeak izatea ahalbidetzen du  eta abereen elikadura larre naturaletan eta pentsu ekologikoetan oinarritzen du.

Ez duelako GEOrik

Nekazaritza ekologikoa nekazaritza transgenikoaren kontrakoa da, hau da, nekazaritza ekologikoan ez da genetikoki eraldatutako organismorik (GEO) erabiltzen. Horri esker espezieen barietate genetikoa zaintzen da, bai eta paisaiaren aberastasuna ere.

Landaren garapena eta tokikoa sustatzen duelako

Nekazaritza ekologikotik datozen produktuak kontsumitzearen beste onura batek hurbileko ekonomiarekin du zerikusia. Nekazaritza ekologikoan inguruko nekazari txikiekin merkataritza-harremanak izatea sustatzen da, eta hori mesedegarria da tokiko ekonomia garatzeko eta aztarna ekologikoa murrizteko.

Produktu ziurtatuak direlako

Ekoizpen ekologikoan kontrol zorrotza egiten da, eta horri esker bermatzen da produktu biologikoak direla; lehengaiak, elaborazio-prozesua, ontziratzea eta etiketatzea, eta abar kontrolatzen dira.

Gure webgunean ikus dezakezun moduan, gure produktu guztien trazabilitate ekologikoa bermatzen duten beharrezko ziurtagiriak eta kalitate-zigiluak ditugu ékolon. Horregatik, harro gaude egiten ari garenaz, ongi eginda dagoela ziurta baitezakegu.

Product added to wishlist
Product added to compare.