- Ékolo
- Zukuak
- 584 views
Likidotuak, zukuak, smoothie irabiatuak… modurik onena udaldian fruta eta barazkiak hartzeko eta aldi berean freskatzeko. Baina zer desberdintasun dago batzuen eta besteen artean? Zer makina erabiltzen dugun (zuku-makina edo irabiagailua) eta nahastearen testura nolakoa nahi dugun (lodiera gorabehera), zuku bat, likidotu bat, irabiatu bat edo smoothie bat lortuko dugu.
Smoothie bat, berez, irabiatu bat da, baina lodiagoa da nahastea, eta bere berezitasuna da beti daramatzala osagai izoztuak, izotza batik bat. Smoothie bat egiteko behar ditugu:
- Base likido bat: ura, esnea, fruta-zukua…
- Frutak edota barazkiak
- Osagai izoztu bat: izotza, izozkia…
- Beste osagai batzuk: espeziak, fruitu lehorrak, haziak, gozagarriren bat…
Guk ideia batzuk proposatu nahi dizkizugu smoothieak eta irabiatuak prestatzeko, gure zuku ekologikoak base likidotzat erabiliz, gainerako osagaiak aldatu badaitezke ere. Smoothiek duten gauza ona da ez direla errezeta jakin batera mugatzen. Nork bere gustuari kasu egitea da onena, eta ahal diren konbinazio guztiak probatzea. Probatu nahi?
Smoothiea edo irabiatua limoi- edo arabisagar-zukuarekin
Zitrikoak beti gomendatu ohi diren frutak dira gantza erretzeko. Hortaz, ezin hobeak dira smoothie detox bat prestatzeko. Errezeta honetarako, Ékolo arabisagar-zuku bat edo gure limonadetatik edozein erabil dezakezu, agabe-ziroparekin edo kanabera-azukrearekin. Horrela, ez duzu gozagarririk behar izango zure smoothiea egiteko.
- Ahuakatea
- Espinaka-hosto batzuk
- Ékolo arabisagar-zukua edo limonada
- Marrubi sorta bat
- Gustukoen dituzun hazien koilara bat (lihoa, txia, mitxoleta…)
- Izotz-koskorrak
Smoothiea edo irabiatua anana-zukuarekin
Gure anana-zukua da diuretikoenetako bat. Erabil ezazu smoothie freskagarri hau prestatzeko:
- Ékolo anana-zukua
- Platano 1
- Jogurt erdi bat (naturala, banillazkoa edo nahi duzun zaporekoa)
- Jengibre pixka bat
- Anana-puskak apaintzeko
Smoothiea sagar- eta kiwi-zukuarekin
- Sagar- eta kiwi-zukua
- Apioa
- Pepinoa
- Azenarioa
- Arbendola
- Kanela pixka bat
Smoothiea laranja-zukuarekin
Eta klasikoetatik klasikoena ahaztu gabe, laranja-zukua. Zitriko hau primerako osagaia da ia edozein smoothietan. Probatu ezazu osagai hauekin!
- Ékolo laranja-zukua
- Brokolia
- Azenarioa
- Ahuakatea
- Izotz-koskorrak
- Koilaratxo bat sesamo gordin
Ideia hauetatik abiatuta seguru bururatuko zaizkizu smoothieak eta irabiatu berdeak egiteko beste hainbat errezeta. Probatu itzazu eta esan iezazkiguzu!