Tomatea, fruta ala barazki?

Tomatea dieta mediterraneoko elikagai izarretako bat da. Eta ez da gutxiagorako. Zapore bikaina eta sukaldaritzan moldakorra izateaz gain, gure osasunerako propietate ugari ditu: tomateak lagundu egiten digu bihotzeko arazoak prebenitzen, askotariko minbizietatik babesten, toxinak deuseztatzen, eta gure tentsioa orekatzen. Ezin gehiago eskatu fruta bati! Ala barazkia da?

Hori da tomateez ari garenean agertzen zaigun duda nagusietako bat. Fruta ala barazkia? Tomateari sukaldean ematen diogun erabilerak barazki edo ortuaria dela ematen digu aditzera. Entsaladetan erabiltzen dugu, gisatu eta saltsak ontzeko, haragi eta arrainen lagungarri… Hala ere, fruta bezala jan ez arren (postrean edo zizka-mizketan), botanikoki tomatea multzo horretakoa da.

Frutaren definizioa da landarean haziak bildu eta jaten den zatia; aldiz, barazkiak landareko beste elementu batzuk dira (sustraia, zurtoina edo hostoak). Azalpen horren arabera, ikuspegi zientifikotik, tomatea frutatzat hartzen da.

Solanazeoak

Tomateari buruzko beste datu bat da landare solanazeoen familiako kide dela. Landare mota horretako 2.000 espezietik gora daude, baina denak ez dira jatekoak. Gure dietan sar ditzakegunen artean, tomatea, berenjena, kuiatxoa eta piperrak ditugu.

Tomatea hobe kuzinatuta

Ikusi ahal izan dugun bezala, tomateak propietate asko ditu, eta oso onuragarriak dira gure organismoarentzat, baina horiek bikoiztu egiten dira baldin eta gordinik baino, kuzinatu egiten baditugu. Horren arrazoia da tomatearen antioxidatzaileak, adibidez, likopenoa, hobetu egiten direla egositakoan. Horregatik, tomate saltsa zure plateretan goxo-goxoa egoteaz gain, osasungarria da. Probatu gure tomate frijitu eta tomate birrindu kontserbak, eta busti bertan ogia!

Product added to wishlist
Product added to compare.