Zure azala eguzkitik babesteko elikagaiak

Lehenengo eguzki-izpiak atera orduko beltzaran-kolorea hartzeko irrikatan egoten gara,eta eguzkia den arren D bitamina-iturri nagusia, UVA izpiak kaltegarriak ere izan daitezke gure azalarentzat. Horregatik, garrantzizkoa da beharrezko neurriak hartzea; eta ez da nahikoa fotobabesleak erabiltzea, horrez gainera elikagaien bidez ere babestu behar dugu geure azala. Elikagai batzuk jateak lagundu egingo digu azala eguzkitik babesten eta beltzaran kolore polita hartzen.

Azala eguzkitan jartzeko prestatzea

Frutak eta barazkiak urte osoan izan behar ditugu gure dietan, baina udaberrian komeni da gehiago kontsumitzea melanina sortzeko prozesua azkartzeko eta erradikal askeak neutralizatzeko. Azala udarako prestatzen joateko modu ezin hobea da!

Garrantzizkoa da azala esfoliatzea ere zelulak berritzeko prozesua bizkortzeko, zelula hilak kendu eta azal berriari lekua utz diezaiogun. Gainera, azala esfoliatzen denean poroak irekitzen dira eta azala hidratatzea errazten da.

Zein elikagaik babesten dute azala eguzkitik?

Jada prest dugu azala lehenengo eguzki-izpiak hartzeko. Eta orain zer? Orain honako elikagai hauetakoren bat sartu behar dugu gure dietan azala UVA izpietatik babesteko.

C bitamina:

C bitamina duten elikagaiak antioxidatzaileak dira, eta kolagenoa ematen digute. Arabisagarrak, limoiak, laranjak,… zitriko guztiek lagunduko digute azala tinkoago mantentzen. Zukuan har ditzakezu (arabisagar-zukualimonada…) edo plater ezberdinak prestatzean erabil ditzakezuKiwia eta piperra dira kontuan izan beharko ditugun beste bi elikagai gure organismoari C bitamina gehiago eman nahi badiogu.

  • Oliba-olioa:

Zelula epitelialak babesteko ona da oliba-olioa kontsumitzea, E bitamina ugari duenez. Eta oliba-olio birjina estra ekologikoa bada, askoz hobeto!

  • Tomatea:

Tomateek A bitamina-iturri nagusiak diren karoteno ugari dituzte, eta horien propietate antioxidatzaileek arriskurik gabe beltzarantzen laguntzen digute. Karotenoak dira barazki askori kolore bereizgarria ematen diotenak. Orokorrean, barazki eta fruta gorri edo laranja (tomateak, azenarioak, kalabazak, albertxikoak…) eta berde (zerbak, ziazerbak…) guztiek dute karoteno ugari.

  • Ura eta zukuak:

Udan eguzkitik babesteko gauzarik garrantzitsuena ongi hidratatuta egotea da. Hidratazio egokia lagungarria izango da azalean orbanik ez sortzeko. Saiatu ur asko (egunean bi litro inguru) eta zuku ugari edaten. Fruta-zukuek ere lagunduko dizute beltzaran kolore osasuntsua hartzen!

Product added to wishlist
Product added to compare.