Azukre zuri birfindurako alternatibak

Azukrea | Azukre zuri birfindua da gizartean kontsumituenetakoa den produktua, dela gozagarri gisa, dela elikagaiei gehitutako azukre gisa. Aldiz, zergatik saihestu behar dugu azukre zuri birfindua eta beste edulkoratzaile osasungarriagoak bilatu?

Azukre-kanaberak ematen digun azukreak bitamina eta mineral sorta bat du, eta gure organismoari azukrea metabolizatzeko modua ematen diote. Aldiz, birfintze-prozesuak sakarosa sortzen du (azukre zuri birfindua), eta ez ditu nutriente horiek; ondorioz, gure gibela eta bihotza behartuta daude hura xurgatzeko mineral- eta bitamina-erreserbak erabiltzera.

Horrek esan nahi du azukreak, nutrienteak ez emateaz gain, gure gorputzari horiek lapurtzen dizkiola. Ondorioz, gaitzen zerrenda luze bat eragiten da: gehiegizko pisua, diabetesa, bihotz-arazoak, sistema endokrinoaren eta sistema immunologiakoaren gaixotasunak…

Gure organismorako gomendagarriena da azukre mota guztien kontsumoa albait gehien gutxitzea, baina batez ere azukre zuriarena. Hauek dira azukre birfinduaz bestelako beste aukera osasungarri batzuk.

  • Kanaberako osoko azukre beltza

Kanaberako osoko azukre beltza kanaberako azukreko zukua lurruntzean eskuratzen da, birfintze-prozesurik gabe. Bi azukreek, zuri edo beltz, dituzten kaloriak ia berdinak dira, baina nutriente kopurua desberdina dute. Azukre beltzak bitaminak ematen dizkigu (B taldekoak), baita mineralak ere (potasioa, kaltzioa, sodioa eta magnesioa); aldiz, azukre zuri birfinduak kaloria hutsak baino ez ditu ematen. Hala ere, kontuz! Ustea ustel. Ondo erreparatu behar zaio etiketari, eta segurtatu benetan kanaberako osoko azukre beltza erosten ari garela; izan ere, maiz azukre beltz gisa saltzen dena melaza-estraktua gehitu zaion azukre zuria baino ez da.

  • Eztia

Erleek sortzen duten eztia, erabil dezakegun beste edulkoratzaile bat da. Azukreak baino kaloria gutxiago ditu, eta fruktosa eta glukosa ere baditu, azukreak ez bezala (sakarosa bakarrik baitu). Gainera, ezin dugu ahaztu propietate ugari dituela. Horregatik deitzen diote antibiotiko naturala!

  • Agabe-siropea

Agabe-siropea agabe-landare hostoetatik ateratzen da. Edulkoratzeko ahalmen handia du, baina gluzemia-indize txikia eta, beraz, kontsumitzea (betiere neurrian) egokia izaten da diabetesak jotako pertsonentzat.

  • Arroz-melaza

Arroz-melaza ere edulkoratzaile osasungarriagoa da, baina ez besteak bezain gozoa. Osoko arroz hartzitutik ateratzen da, eta eztiaren antzeko ehundura du.

  • Beste gozagarri natural batzuk

Fruta gozoago batzuk, adibidez, banana, postreak ontzeko osagai bikaina izan daitezke, baita zenbait barazki ere, adibidez, azenarioa, kuia edo batata. Gozoa gehitzeko, fruta deshidratatuak ere erabil ditzakezu: jarri pasak edo mertxika sikatuak bizkotxo batean, edo datilak smoothie batera.

Azukre zuri birfindua zein kaltegarria den jabetuta, Ekolon aukera osasungarriagoen alde egin dugu. Adibidez, gure artisau-marmeladak ontzeko kanaberako osoko azukrea erabiltzen dugu, eta ehuneko oso txiki batean integratzen dugu, fruta baita benetako protagonista. Ekolo marmeladako 100 gramok 70 gramo fruta du.

Gainera, kanaberako azukrea erabiltzen dugu produktu batzuen azidotasuna murrizteko, adibidez, tomate frijitua eta limonada. Azken hau, gainera, agabe-siropearekin aurki dezakegu.

Eta ez ahaztu Ekolo zukuetako batek ere ez duela azukre gehigarririk. Guztiak ere % 100 natural! Hainbeste aukerarekin azukre zuria ahaztuta ez al duzu dagoeneko?

Product added to wishlist
Product added to compare.