- Ékolo
- Zukuak
- 843 views

Mahatsondoa da gizakiak landatu zuen lehenengo landareetako bat. Asiakoa da jatorriz, eta historiaurretik ezagutzen da. Neolitikoan hasi ziren landatzen, Europako gainerako lurraldeetara hedatzen joan zen pixkana, eta bertatik zabaldu zen Amerikara. Gaur egun Europa da kontinente ekoizle nagusia.
Mahatsondoaren fruitua, mahatsa, zapore gozokoa da, eta energia-iturri aberatsa, munduan gehien kontsumitzen den fruituetako bat da, beraz.
Fruitu goxoa izateaz gainera, propietate bikainak ditu, eta oso onuragarria da gure organismoarentzat.
Bitaminen eta mineralen iturri
Mahatsa oso aberatsa da, besteak beste, A, C, E, B1, B2, B3 eta B6 bitaminetan. Gainera, kaltzio, fosforo, burdin eta potasio ugari duenez, ezin hobea da defentsa gutxi dituzten pertsonentzat eta haurren garapenerako.
Diuretikoa, garbigarria eta laxantea
Elikagai ezin hobea da gehiegi jan ondorenerako, organismoa garbitzeko eta leheneratzeko propietateak baititu. Bestalde, mahatsa diuretikoa da, eta likido-erretentzioa arintzen laguntzen du. Zuntz ugari du, eta laxante naturala dela esan daiteke, beraz.
Energia-iturri: azukre ugari
Mahatsa eta mahatsak duen azukrea ezin hobeak dira kirolarien, haurren, ikasleen eta adinekoen elikadurarako, baina diabetesa duten pertsonek ez lukete mahats gehiegi jan behar.
Onuragarria zirkulazio-sistemarako eta bihotzerako
Odolak behar bezala zirkulatzen laguntzen du mahatsak, odolbilduak sortzea eragozten du eta artritisaren, gotaren eta karranpen sintomak arintzen ditu. Estresa arintzeko eta gure arteriak eta bihotza aktibo eta egoera onean mantentzeko ere lagungarria da.
Mahatsa era askotara jan daiteke, eta fruitua bera jateaz gainera mahats-zukua edatea aukera interesagarria da. Batetik, edan egin daiteke, eta, bestetik, bururatu al zaizu inoiz errezetaren batean erabiltzea? Gure mahats-zukua erabiliz prestatutako mahats-saltsa goarnizio perfektua da zure haragi-plateretarako. Eta urrunago iritsi nahi baduzu eta soja eta eztia gehitzen badizkiozu, arrakasta ziurtatuta duzu! Hasi nahi al duzu prestatzen?