- Ékolo
- Kontserbak
- 947 views

Garrantzitsua da azpimarratzea ilarrak lekadunen familiakoak direla, eta ez dira, beraz, barazkiak, lekariak baizik. Ilarren osaera nutrizionala eta propietateak gainerako lekarien antzekoak dira, eta landare-jatorriko proteina, karbono-hidrato, bitamina, mineral eta zuntz ugari dute, beraz.
Zapore gozoa duten arren, ilarrek oso azukre gutxi dute, eta dauzkaten zuntz disolbagarriek behar bezala funtzionatzen laguntzen diote gure digestio-sistemari.
Magnesioa eta potasioa dira ilarren beste bi propietate, eta horiei esker zuzen funtzionatuko du gure nerbio-sistemak. Era berean, ilarrek duten kaltzioak gure hezurrak eta hortzak sendotuko ditu.
Ilarren propietate guztiz onuragarriei esker joan da lekari hau pixkana sartzen dieta mediterraneoan, eta eguneroko jaki bihurtu da.
Ilarrak sukaldean
Balio anitzeko elikagaiak dira. Errezeta azkarrak eta sinpleak eta balio nutrizional handikoak presta daitezke lekari honekin. Gure Ekolo ilarrak edozein plater nagusiren oinarria izan daitezke, baina osagarri edo garnizio moduan ere erabil daitezke. Gainera, ezin hobeak dira menestrak, kremak eta nahaskiak prestatzeko.
Ilarrekin prestatutako errezetarik ezagunenak urdaiazpikodun ilarrak eta ilar-purea dira. Ilar-humusa ere presta dezakezu!
ékolo ilar ekologikoa kalitate handiko lekaria da, ez du toxinarik eta zapore aparta eta testura ezin hobea ditu. Ikaragarri gustatzen zaizkigu gure txanpinoiekin eta Shii-Take onddoekin salteatuta. Gure ilarrak sueztitu itzazu baratxuri freskoekin, eta gehitu gure onddoak edo txanpinoiak eta zuritutako ganba batzuk ardo zuri txorrotada batekin. Itxaron ardoa lurrundu arte, eta ikusiko duzu zein goxoa eta osasuntsua den. Oso erraza da!