- Ékolo
- Tomatea
- 738 views

Udako eguraldi onak garaiko produktu ugari ekartzen dizkigu, horien artean tomatea, oso gustuko duguna, batez ere entsaladan, horixe izanik tomatea jateko modurik freskagarriena. Baina tomatea, zorionez, ez da udarako bakarrik. Frijituta edo birrinduta, urte osoan kontsumitu dezakegu.
Zaila da tomate-saltsaren pare bat koilarakada botata zapore hobea ez duen plateren bat aurkitzea. Horregatik, ékolon jadanik ari gara gure tomate frijitua, tomate frijitu mina eta tomate birrindua prestatzen, eta hirurak tomate ekologikorik onenekin eta artisau erara prestatzen ditugu.
Eta tomate-saltsaren zaporeaz ahalik eta gehien gozatzeko, hemen dituzue hainbat gomendio gastronomiko. Jateko moduko platerak!
Haragiak
Haragia samurragoa izan daiteke tomateari esker. Tomatearekin gisatutako haragia horregatik da gure gastronomiako errezetarik ezagunenetako bat. Plater hori errotuago dago Andaluzian, baina denok jan izan dugu inoiz gure etxean. Betiko errezeta bat da, eta denbora hartuta eta mimo handiz prestatu behar da.
Gure amek albondigak prestatzen jartzen zuten maitasun berberaz, eta ia beti tomatetan ongi blaituta. Egia da barazki-saltsatan ere presta daitezkeela, baina tomate-saltsa da etxeko txikiek, bai eta helduek ere, gogokoen dutena. Hatzak miazkatzeko modukoa!
Arrainak
Itsasoko produktuek ere gogoko dute tomatea. Bakailaoa tomatetan, hegaluzea tomatetan, muskuiluak lurrunetan tomatearekin… arrain eta itsaski asko gozatzen dira tomate-saltsarekin. Zein duzu gogokoen?
Pizza
Tomateak bere lekua du Italiako gastronomian ere. Oso urrutira joan gabe, ez da pizzarik prestatzen pomodororik gabe (tomatea, italieraz). Anima zaitez, eta presta ezazu zeure pizza etxean. Gehitu masari ékolo tomate birrindua, mozzarela ugari eta gogokoen dituzun osagaiak: barazkiren bat, haragi pixka bat, itsaski apur batzuk…
Nahiago baduzu, masa prestatuta ere eros dezakezu. Gaur egun era guztietako masak ditugu merkatuan: integralak, glutenik gabeak, espelta edo oloa daramatenak, etab.
Eta etxean zeuk egin nahi baduzu, berriz, barazkiekin egitea proposatzen dizugu: azenario, brokoli edo azalore masa, esate baterako. Errezeta ezberdina da, eta oso osasuntsua.
Pasta
Tomatea paella bateko edo edozein arroz-plateretako beste osagai bat izan daiteke. Baina bat aukeratzekotan: arroza kubatar erara. Arroza, arrautza eta platanoa eta, jakina, tomate-saltsa.
Ikusten duzun bezala, plater ugari hobetu daitezke ékolo tomate birrinduaren edo ékolo tomate frijituaren pote batekin. Eta arrozaz, pastaz, haragiaz eta arrainaz gainera patata minak, Mantxako pistoa, berenjenak Parmako erara, eta abar ere presta ditzakezu. Ba al duzu beste gomendiorik?