- Ékolo
- Marmeladak
- 1424 views

Ahabi | Asko hitz egin da ahabiek dakartzaten onurez, basoko fruitu hauek aberatsak baitira antioxidatzaileetan. Ahabiek babestu egiten dute gure bihotz-hobien osasuna, eta osasuntsu mantentzen dituzte gure begiak, gure oroimenaren lana hobetzen dute, baita laguntzen ere gernubideei lotutako gaitzak eragozten. Horiek ahabien propietate batzuk baizik ez dira, baina nola jar ditzakegu ahabiak gure dietan?
Egia esateko, era asko daude ahabiak kontsumitzeko. Dauden daudenean jan ditzakezu, sasian hazten diren bezala, edo ahabien bidez askotariko errezetak prestatu. Ondoren, ahabiak kontsumitzeko ideia batzuk doazkizu:
Asko hitz egin da ahabiek dakartzaten onurez, basoko fruitu hauek aberatsak baitira antioxidatzaileetan. Ahabiek babestu egiten dute gure bihotz-hobien osasuna, eta osasuntsu mantentzen dituzte gure begiak, gure oroimenaren lana hobetzen dute, baita laguntzen ere gernubideei lotutako gaitzak eragozten. Horiek ahabien propietate batzuk baizik ez dira, baina nola jar ditzakegu ahabiak gure dietan?
Egia esateko, era asko daude ahabiak kontsumitzeko. Dauden daudenean jan ditzakezu, sasian hazten diren bezala, edo ahabien bidez askotariko errezetak prestatu. Ondoren, ahabiak kontsumitzeko ideia batzuk doazkizu:
1-Prestatu ahabi saltsak
Ahabi saltsak gehigarri borobila izan daitezke zure plateretarako, bereziki haragietarako, nahiz eta saltsa mota hauek arrain batzuekin ere oso ondo ezkontzen diren, adibidez, izokinarekin. Ahabi eskutada batez, baso bat laranja zukuz, ardo gozo zurrusta batez eta azukre beltz apur batez, ahabi saltsa ederra lortuko duzu. Kanela ere gehi dezakezu apur bat gozoago egin nahi baduzu, edo espeziaren bat, piperbeltza adibidez, baldin eta gozotasuna moteldu nahi badiozu. Nahi beste aukera eskaintzen ditu.
2-Jarri ahabiak zure entsaladetan
Zapore gazi-geza dutenez, ahabiak zure entsaladetako osagai bat gehiago izan daitezke. Ia edozein konbinazio ona izango da: beste fruta batzuekin, adibidez, mango, sagar edo laranjarekin; gazta suabeagoekin, adibidez, gazta berriarekin, edo beste zaporetsuagoekin, adibidez, feta gaztarekin; fruitu lehor (intxaur, anakardo, almendra…) edo fruitu lehortuekin (orejoiak, mahaspasak, aranpasak…) eta, zalantzarik gabe, edozein hosto berderekin, dela eskarola, dela errukola, dela ziazerba edo ardi-mihia. Eman kolore puntu bat zure entsaladei, ahabi sorta bat gehituz!
3-Edan ahabiak
Jateaz gain, ahabiak edan egin daitezke. Fruta zuku bat presta dezakezu, ahabiak ere bertan sartuz. Hala ere, zapore gazi-geza gustuko ez baduzu, bakarrik ahabiz egindako zukua edan dezakezu, guk egiten duguna bezalakoa. Probatu Ekolo ahabi zukua!
4-Gozogintza ahabiekin
Ahabiak gozogintzan ikusten ditugu gehien. Ahabi bizkotxoak, ahabi tartak, ahabi muffinak… baita ahabiak dituzten flanak ere. Batzuetan, ahabiak apaintzeko bakarrik erabil daitezke. Nork ez du jan inoiz ahabiz edo beste baso fruituz apaindutako gazta tarta?
5-Mermeladak eta ahabi konpotak
Ahabiak kontsumitzeko beste aukera bat mermelada edo konpota da. Mermelada goizeko tostada igurzteko erabiltzen da, baina aipatu ditugun tartak apaintzeko ere erabil daiteke. Ez dezagun ahantz mermeladak ez direla gosarirako bakarrik.
6-Jarri ahabiak jogurtean
Gutxi batzuk erabiliz, zaporetsuago egingo duzu jogurt naturala. Osorik bota ditzakezu, edo apur bat gehiago txikitu. Listo zaude tente eta bizkor egoteko!
7-Ahabiak bere horretan
Ahabizale amorratua bat bazara, jan itzazu bere horretan! Beste edozein fruta bezala, ahabiak fresko jan daitezke: hori da, hain zuzen, haien onura eta zapore bikaina disfrutatzeko modu onena!