- Ékolo
- Zukuak
- 610 views

Erraza eta sinplea. Gure ékolo zukuak fruta freskoz ontzen ditugu. Ez dute azukre gehigarririk, ezta koloratzaile edota gehigarririk ere. % 100 ekologiko dira, besterik ez. Fruta fresko hutsa.
Hotz-ganberarik ere ez dugu gure instalazioetan, fruta landatik etorri eta zuzenean zuku bihurtzen dugu, itxaron beharrik ez!
Zukuak edari freskagarri ezin hobeak dira eguneko edozein momentutarako; laranja zukua da ohikoena gure gosarietan. Hala ere, beste zapore batzuk nahiago dituzuenontzat, ékolon denetarikoak ditugu. Probatu bestela gure sagar zukua, madari zukua edo madari zukua limoiarekin, ezin hobeak eguna hasteko, horiek guztiak diuretikoak eta garbitzaileak baitira.
Hondartzarako, entrenatu osterako, liburutegirako, lanerako , askarirako… zukuak deskonektatzen laguntzen dizu, bizitzako plazer txikiez gozatzen, bizitza pasatzen ikusten, gure zukuetako bat hartzen duzun bitartean. Ez dago hori baino plazer handiagorik. Gainera, gure 200 ml-ko formatu txikiaz, zukua toki guztietara eraman ahal izango duzu, praktikoa, bai horixe!
Egarria goxatzeko edari ezin hobea. Ura baino zerbait gehiago nahi duzunean, zerbait freskoa eta beste dimentsio bateko zaporeaz, zer hoberik ékolo fruta zukua baino!
ékolo zukuak ez datoz kontzentratuetatik, eta ez dira fruta nektarra ere. Zuku, kontzentratu eta nektarraren arteko aldea ezagutzen ez baduzu, ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, benetan interesgarria baita.
Deskubritzeko 11 zapore. Aukeratzeko orduan, benetako barietatea, ezta? Mingrana zukua, ahabi zukua, limonada, sagar zukua, sagarra eta kiwia, mahats zukua, mandarina, arabisagar zukua… behin hasi eta ezin gelditu…
Esan bezala, zukua % 100 zuku, fruta freskoa botila batean zukutua, besterik ez. Hartu bat, ederra dago eta!