- Ékolo
- Fruta-Pureak
- 707 views

Udako Elikagaiak: Argi dago tenperaturak baduela zerikusia gure jateko gogoarekin. Neguan koilararekin jateko platerak nahi izaten ditugu, eta udan, berriz, otordu arinagoak eta freskagarriagoak eskertzen ditugu. Hori horrela izanik, hobe da ur asko duten elikagaiak aukeratzea, gure gosea asetzeaz gainera, gure egarria ere aseko dutenez. Meloia edo sandia, esate baterako, horregatik dira urte sasoi honetako berezko frutak. Baina barazki batzuek ere –besteak beste, orburuek, zainzuri zuriek edo zainzuri berdeek– ur asko dute, eta lagungarriak izango zaizkigu ongi hidratatuta egoteko.
Gomendagarria da zuntz ugari duten elikagaiak jatea ere, ase egingo baikaituzte baina urdailari lan askorik eragin gabe. Eta, esate baterako, lekaleen bidez kontsumitu dezakegu zuntz hori, ez baitira neguan bakarrik jatekoak, gehienok horrela uste badugu ere. Modu askotara jan ditzakegu dilistak, babarrunak edo txitxirioak bero egiten duenean, besteak beste, entsaladan, eta zopa hotzak ere presta ditzakegu horiek osagaitzat hartuta. Hemen dituzu udan lekaleak jateko hainbat ideia.
Zuntz ugari duen eta udan jan dezakegun beste elikagai bat piperra da. Piperrak A, B, C eta D bitamina asko du eta, gainera, udako plater askotan erabil dezakegu, esate baterako, gazpatxoa edo eskalibada prestatzeko. Edota zergatik ez ditugu prestatuko piper bete hotzak? Atunez, txakaz eta maionesaz beteta, adibidez. Errezeta erraza eta goxoa!
Eta sukaldean gabiltzanez… ezin ahaztuko dugu ongailu maiteena: oliba-olioa. Urte osoan kontsumitzea aholkatzen da, baina bereziki udan, azala babesten ere laguntzen baitigu. Zergatik? E bitamina ugari duelako, eta bitamina horrek oxidazio-estresetik babesten ditu zelulak eta eguzki-erradiazioak eragindako kalteak gutxitzen ditu. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, ez ahaztu zure platerak oliba-olio birjinez ontzea, eta gordina bada hobe.
Hidratazio gehigarria
Udan garrantzizkoena ongi hidratatuta egotea da, horregatik edan behar dugu likido ugari. Ura ezinbestekoa da, baina % 100 naturalak diren ékolo zuku ekologikoak ere edan ditzakegu.
Zapore guztiak dira onak udan! Arabisagarra, mandarina, laranja, sagarra, madaria, mahatsa, kiwia, mingrana… Aukera aparta dago. Baina, zalantzarik gabe, udako erregea limoi-zukua da. Limonada da edaririk freskagarrienetako bat, eta propietate arazgarriak ditu, gainera. Aukeratu gogokoen duzun zukua eta ez zaitez deshidratatu aurtengo udan!