Nola jakin dezakegu oliba-olio bat ona ote den?

Oliba-olio: Erosketak egiten ari garela, oliba-olioen sekziora iritsi gara. Zein aukeratuko dut? Horixe da geure buruari egiten diogun galdera. Eskaintza handia da, eta kalitatezko olio bat da bilatzen duguna. Prezioagatik, ontzi motagatik, koloreagatik… egingo dugu aukera? Eta etiketak zer jaso behar du? Asko dira une horretan sortzen zaizkigun galderak, eta nahi duguna da galdera horiei guztiei erantzuna ematea, ez dezazuen denborarik gal olioen korridorean.

1- Azidotasun txikia

Jende askok pentsa dezakeenaren kontra, azidotasunak ez dauka batere zerikusirik zaporearen bizitasunarekin. Azidotasuna parametro kimiko bat da, olioa prestatzeko prozesuan askatu den gantz-azido kopurua zehazten duena. Zenbat eta gantz-azido gutxiago askatu, orduan eta txikiagoa izango da azidotasuna, eta hobea olioaren kalitatea.
Ohikoena da merkatuan 0,3 eta 0,8º bitarteko oliba-olio birjina estrak eta 1º azpiko oliba-olio birjinak aurkitzea.

2- Lehenengo erauzketa hotzean

Olioa eskuratzeko berotasun handia erabiltzen denean, eraldatu egin daitezke bere dohainak. Horregatik, zenbat eta txikiagoa den erabilitako tenperatura, orduan eta hobeto. Etiketa batean ikusten badugu “lehenengo presioa hotzean” egin dela, horrek esan nahi du olioa prentsa hidrauliko batekinerauzi dela olibetatik, 27ºC-koa baino tenperatura baxuagoan; horixe da tenperaturarik egokiena. Aitzitik, tenperatura altuagoak erabiltzen baditugu, olio gehiago eskuratuko dugu, baina bere dohainak galduko ditugu.

3- Olioa da, ez oliba

Lehengaia oliba den arren, olioak inola ere ez du oliba zaporea izan behar. Horrek esan nahiko luke olioa egiteko erabilitako olibak berak akatsen bat duela. Olio onak fruta zaporea dauka, eta ukitu min edo mikatza, olioa egiteko erabili den oliba motaren arabera.

4- Ontzia

Zalantzarik ohikoenetako bat izaten da zein ote den olioa ondoen babesten duen ontzia. Bada, kontuan hartuta olioa argitik eta tenperatura altuetatik babestuta egon behar dela -argiak eta berotasunak herdoildu egin dezaketelako-, aukerarik onena beira izango da, baldin eta lodiera egokia badu eta kolore ilunekoa bada.
Beste aukera bat lata izan daiteke; aditu batzuen arabera, ontzirik onenetakoa da oliba-olioarentzat, bere opakutasunagatik. Hala ere, beste batzuek diote produktua kutsa dezaketela latak egiteko erabiltzen diren material batzuek.
Plastikozko ontziak ere aukera ona dira, oso ondo mantentzen baitute olioaren zaporea eta lurrina.

5- Ahaztu zaitez koloreaz

Olioaren koloreak ez digu ematen bere kalitateari buruzko batere informaziorik. Olio bat berdeagoa edo horiagoa izateak ez digu esaten hobea edo okerragoa den, oliba jaso den garaiari buruzko zantzuak besterik ez dizkigu ematen, hau da, lehenago edo beranduago bildu den. Beraz, kolorea ez da izango zein olio erosi aukeratzeko faktore erabakigarria.

Ekolo olioak

Gure olioak egiteko, ingurumena errespetatzen duten nekazaritzako tekniken bitartez eskuratutako barietate anitzeko oliba ekologikoak erabiltzen ditugu.
Oso berezia da Arroniz oliba barietateak ematen duen olioaren kalitatea. Fruta zapore ertaina dauka, barazki freskoen ñabardurekin, oso orijinala, mikatz eta mintasun puntu batekin, oso atsegina zaporeari dagokionez.

Product added to wishlist
Product added to compare.