Sagar eta Kiwi Zukua
% 60 Sagar eta % 40 Kiwi Zukua
Hotzean zanpatzen da fruta eta gutxieneko tenperaturan dekantatzen eta pasteurizatzen da zukua; horrek elikadura-segurtasuna bermatzen du eta, aldi berean, frutaren berezko dohain organoleptikoak ahalik eta ondoen kontserbatzea ahalbidetzen du.
EZ DATOZ KONTZENTRATUETATIK
EZ DUTE EZ UR EZ AZUKRE ERANTSIRIK
%100 FRUTA EKOLOGIKOA
Beirazko ontzia: 750 ml eta 200 ml-ko formatua.
Sagarraren Dohainetako batzuk
Onuragarria da bihotzerako eta immunitate-sistemarako (gure defentsak indartzen ditu). Diuretikoa eta garbigarria. Nerbioak eta giharrak suspertzen ditu, potasioa eta fosforoa dituelako.
Kiwiaren Dohainetako batzuk
C bitamina, zuntz eta potasio asko. Ona da immunitate-sistemarako, azalerako eta digestio-arazoak konpontzeko.
Ba al zenekien
Sagarrek pektina izeneko zuntz disolbagarria dutela? Zuntz horrek kolesterol txarra disolbatzen eta digestio-arazoak arintzen laguntzen du. Kiwiak laranjak baino bi aldiz C bitamina gehiago dauka, eta sagarrak baino zuntz gehiago. Kiwiek aktinidina izeneko entzima bat dute, digestio ona izaten laguntzen duen substantzia.
Ziurtagiriak eta Kalitate-zigiluak:






Valoraciones:
Ezagu itzazu Ekoloren zuku, pure, marmelada, tomate eta piperrada, kontserba eta -olioak. Lehengaiak zuzenean landatik, hozkailu eta izozkailurik erabili gabe.
- % 100 ekologikoak.
- % 100 naturalak: ez dira kontzentratuetatik sortzen eta inolako gehigarririk gabeak dira.
- % 100 zaporea: kalitate gorena purutasun- eta zapore-parametroetan.
- Gure lehengaien jatorri nagusia Nafarroako baratzea da (Espainia).
- Kalitate/prezio erlazio bikaina: gourmet produktuak prezio egokietan.