Mingrana-zukua
% 100 Mingrana Zukua
Hotzean zanpatzen da fruta eta gutxieneko tenperaturan dekantatzen eta pasteurizatzen da zukua; horrek elikadura-segurtasuna bermatzen du eta, aldi berean, frutaren berezko dohain organoleptikoak ahalik eta ondoen kontserbatzea ahalbidetzen du.
EZ DATOZ KONTZENTRATUETATIK
EZ DUTE EZ UR EZ AZUKRE ERANTSIRIK
%100 FRUTA EKOLOGIKOA
Beirazko ontzia: 750 ml-ko formatua.
Mingranaren Dohainetako batzuk
Kaloria oso gutxiko fruta da, oso karbohidrato gutxi baitu. Osagai nagusia ura da eta, beste mantenugai batzuei dagokienez, nabarmentzekoa da potasio mineral asko duela. Mineral hori beharrezkoa da nerbio-bulkadak transmititzeko eta sortzeko, eta giharren jarduerarako, uraren orekan esku hartzen baitu, zelularen barruan zein kanpoan.
Beste osagai aipagarri batzuk dira azido zitrikoa (desinfektatzailea, gernua alkalinizatzen du eta C bitaminaren eragina areagotu), azido malikoa, flabonoideak (eragin antioxidatzailedun pigmentuak) eta taninoak, lehortzeko eta hanturaren aurkako gaitasuna dutenak.
Ziurtagiriak eta Kalitate-zigiluak:
Valoraciones:
Ezagu itzazu Ekoloren zuku, pure, marmelada, tomate eta piperrada, kontserba eta -olioak. Lehengaiak zuzenean landatik, hozkailu eta izozkailurik erabili gabe.
- % 100 ekologikoak.
- % 100 naturalak: ez dira kontzentratuetatik sortzen eta inolako gehigarririk gabeak dira.
- % 100 zaporea: kalitate gorena purutasun- eta zapore-parametroetan.
- Gure lehengaien jatorri nagusia Nafarroako baratzea da (Espainia).
- Kalitate/prezio erlazio bikaina: gourmet produktuak prezio egokietan.